Prest Gaude

Elkarbizitzarako errezetak

Bilbo, 2017

Proiektu honek honako hauxe du helburu: migratzaileen zein errefuxiatuen errealitatea jakitera ematea eta herritarrak haien migrazio-prozesuen arrazoien nahiz bizi-historien inguruan sentsibilizatzea.

Gastronomiaren bidez, África Baeta kazetariak, Fernando Canales sukaldariak eta Maribel Salas aktoreak elkarrizketa ezarri dute Bashirarekin, Bubarekin eta Katerynarekin, eta zenbait errezeta diseinatu dituzte atzerritarren sorterriko osagaien eta Bizkaiko ohiko beste batzuen bitartez. Osagai horiek uztartzean, plater bakarra eta berritzailea sortu dute. Hitz egiteko eta errezeta prestatzeko esparrua sukaldea izan da, hain zuzen ere. Prozesu osoa bideoan grabatu da, ikus-entzunezko pieza txikiak egin ahal izateko.

Azken emaitza iraupen laburreko zenbait bideo izan ziren: hiru bikote parte-hartzaileek egindako errezeta bakoitzeko bat, alegia.