Wapishi

Gure etorkizuneko emakume sukaldariak

Bilbo, 2018

Wapishi, gure etorkizuneko emakume sukaldariak proiektuan (wapishi hitzak emakume sukaldariak esan nahi du swahili hizkuntzan), Espezien Merkatuko emakume migratzaile sustatzaileen taldearen lan-arloa irudikatu zen. Kultura arteko esperientzia gastronomiko hori igandero egiten zen Bilboko Harrobi plazan.

Proiektuan bertan, emakumeek euren esperientziari buruz hausnartu zuten, baita emakume migratzaileak izateagatik kalitateko enpleguetan laneratzeko orduan dituzten zailtasunei buruz ere. Hausnarketa horren ondorioz, euren sorterritik zergatik irten ziren ere eduki genuen hizpide, baita haien migrazio-prozesuak eta laneratzean eta Bizkaiko gizartean bete-betean gizarteratzean dauzkaten zailtasunak ere.